Artzain Eguna 2015. XXII. edizioa. AMURRIO

11 Iraila 2015

 Artzain Eguna eskualdean eta lurraldean nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea oro har eta zehazki ardi-aziendaren sektorea sustatzeko sortutako azoka da. Horretarako, ardi latxaren artzaintza ezagutarazten da, artzainek urtean zehar egiten duten lana omendu eta aitortu egiten da; izan ere, artzain horiek latxa azienda hobetu egiten dute eta produktu bikainak eskaintzen dituzte, besteak beste: esne gordinez egindako gazta eta ardi horren arkumeak.

 

Azoka artzainek egiten duten lana aitortzeko eta euren produktuak sustatzeko erakusleihoa da. Aurten honako hauek omenduko dira Arabako artzainei egiten zaien omenaldian: Carmen Perez de Albeniz de Muniain, Jose Ramon Martinez Elejalde de Aguiñiga eta Jose Meabe Eguiluz de Gujuli, bizitza osoan egindako lanagatik.

 

Ekitaldiak goizeko 10:00etan hasi eta igande arratsaldean amaituko dira, artzain-txakurraren lehiaketa tradizionalarekin. Ez galdu egingo diren ekitaldi ugariak (atxikirik duzue programa).