Artomañako jaietan, apirilaren 22an, bigantxa terreña bat erreko dute herritarrentzat

21 Apirila 2017

Dastatze bat egingo da eta bildutako dirua ongintzara bideratuko da.

Artomañan, aurten, jarduera gozo eta solidarioa gehitu dute San Jorge zaindariaren omenezko jaiek: apirilaren 22an bigantxa terreña bat erreko dute herritarrentzat. Terreñaren haragia dastatzeko aukera emango da (pintxoa 1 €-an) eta bildutako dirua ongintzara bideratuko da; zehazki, neuro-endekapenezko gaixotasunak aztertzera.

Beraz, Artomañak solidaritatez jantziko ditu 2017ko jaiak.

ARTOMAÑAN SAN JORGEREN OMENEZKO JAIAK

Apirilak 21, ostirala

20:00etan: patata-tortillen lehiaketa.

22:00etan: pintxo-potea, Periren musikak girotuta.

Apirilak 22, larunbata:TERREÑAREN EGUNA

12:00etan: bigantxa terreña bat erreko da eta bertako arraza horretako behiak ikusi ahalko dira.

14:30ean: terreñaren haragiaren dastatzea, trikitixaz lagundua. Tiketa, pintxoa 1 €-an.

Bildutako dirua ongintzara bideratuko da. EITB Maratoia 2016: neuro-endekapenezko gaixotasunak.

23:00etan: dantzaldia Honat taldearen eskutik.

Apirilak 23, igandea San Jorge Eguna

13:00etan: San Jorgeren omenezko meza.

14:00etan: herri luncha, Koldok eta bere trikitixak girotuta.

17:00etan: haurrentzako parkea.

18:00etan: briska-txapelketa.

20:00etan: txokolatada.

Apirilak 24, astelehena

13:00etan: hilen meza.