Arte Eskolak bertako ikasleen marrazkiak jarri ditu ikusgai, Amurrio Antzokiko atarian

26 Urria 2015

Erakusketan hirurogei lan jarri dira, honako kategoria hauetan banatuta: kimuak, haurrak, gazteak eta nagusiak. Baliatutako teknikak hainbat dira: akrilikoa, pastela, olioa eta lapitza, besteak beste. Erakusketa udal zinema-antzokia zabalik dagoen ordutegian bisita daiteke, udazken osoan. Erakusketa horretako marrazkiak ekainaren 6an, udalerri honetako Juan Urrutia plazan, aire zabalean egin zen Ikasturte Amaierako Erakusketan eginiko lanak dira. Orduan, lanen gaia Amurrio Antzokia izan zen, aurten 25. urteurrena ospatzen baitu. Helduen mailan, lanak Ikasturte Amaierako Erakusketan egin ziren, erakusketa gisa, eta parte hartu zutenen artean Amurrioko arte-eskolako ikasturte berrirako doako matrikula zozkatu zen. Nacari Rodríguez Valdés izan zen saritua. Ikasle gazteenak direla eta, egun hartan eginiko marrazkiek lehiaketan parte hartu zuten, hiru kategoriatan banatuta. Kimuen kategorian, lehenengo saria Ane Sáenz Landibarrek eskuratu zuen, eta bigarrena, berriz, Laura Villanueva Barrosok. Haurren kategorian Haizea García Barrenengoak irabazi zuen eta, ondoren, Janire Hernández Martínek. Lehiaketa horretan, gazteen kategoriako lehen saria Sandra Villanueva Barrosok jaso zuen eta bigarrena, berriz, Azkune Núñez Morenok. Marrazkiak udal-antzokiko atarian ikusgai jartzeko lehen ekimen horren bidez, hasiera eman zaio . “Juan de Aranoa” Udal Arte Eskolaren eta Amurrio Antzokiaren arteko lankidetza-prozesuari; izan ere, espazio horretan arte-erakusketak antolatzen jarraitzeko lanean ari dira.