ARROPA BILTZEKO EDUKIONTZIAK KENDU EGINGO DIRA, ETA, HAIEN ORDEZ, BERRERABIL DAITEKEEN GUZTIA BILTZEKO BESTE BATZUK JARRIKO DIRA

1 Urria 2015

Edukiontziak Araba kalean, Armurubenta kalean, Iturralde kalean eta Armurulanda-Elexondo kalean (udaletxearen parean) jarriko dira, baita Garbigunean bertan ere. Berrerabil daitezkeen gauzetarako edukiontzi honetan, tratatu ondoren berriro aprobetxatu daitezkeen gauza guztiak utzi ahalko dira, besteak beste: jostailuak, liburuak, etxeko gauzak, arropa, oinetakoak... Hondakin asko sortzen duten eta askotan zaborrontzian bukatzen duten hainbat artikulu orain behar bezala kudeatu ahalko dira edukiontzi hauei esker.

Laburbilduz, orain erabiltzen ez ditugun eta orain arte etxeetan leku gehiegi hartzen zuten gauzak kudeatzeko bide berria dugu, gure etxeetatik oso hurbil. Zerbitzu honi esker, hondakin gutxiago sortuko dugu. Proposamen hau eredu berritzailea da, berreskuratutako arropen arloan konponbide osoa eskaintzen baitu, gauzak biltzen diren unetik saltzen diren unera arte, manipulazio- eta tratamendu-zentrotik igaro ondoren. Ekimen hau Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailarekin eta Koopera Gizarte Sarearekin elkarlanean gauzatu da.