Arrastariako lautadako nekazaritza-parkea

3 Urtarrila 2018

Azken urteotan gure udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiten aritu gara, eta prozesu horren faseetan udalerri gisa ditugun beharrak eta aukerak detektatu, zehaztu eta osatu ditugu. Aukera eta behar horien artean dago Arrastariako lautadako nekazaritza-parkea sortzea, bertako produktibitatea hobetzeko eta eremuaren turismo-, paisaia- eta kultura-balioak indartzeko.

Nekazaritza-parkea lurraldea babesteko bereziki eginiko proiektu bat da, nekazaritza-jardueraren garapena ahalbidetzea helburu duena eta “hiriaren gertutasunaren” faktorea tokiko nahiz eskualdeko garapenerako aukera gisa ikusten duena. Figura horrek lurraldearen iraunkortasuna eta kohesioa hobetzeko aukera ematen du, zenbait alderdi defendatuz, hala nola tokiko elikadura-gobernantza, baliabide naturalen kontserbazioa, paisaia-ondarea eta ekosistemen askotariko zerbitzuen prestazioa.

 Arrastariara ondoen egokituko den nekazaritza-parkearen eredua garatu eta zehazteko, Amurrioko Udalak azterketa-diagnostiko bat eskatu du. Azterketa horretan jaso nahi ditugu egun eremu horretan esku hartzen duten eragileen beharrak, kezkak eta ekarpenak, baita eremuari ematen dizkioten erabilerak, lantzen dituzten dinamikak eta halako prozesu batek eman ditzakeen aukera berriak ere.

 Azterketa egiteko, bi profesionalak osatutako lantaldearen zerbitzuak kontratatu ditugu. Horiek arduratuko dira, hain zuzen, eremu horretan bizi diren herritarrekin harremanetan jartzeaz eta aurrez aurreko elkarrizketak egiteaz. 

Bestetik, bilera bat antolatu du 2018ko urtarrilaren 10erako. Delikako Gizarte Etxean izango da, 17:30ean, eta hau izango da egitaraua:

 1.- Aurkezpen publikoa (17:30-18:00); gai hauei buruzko azalpenak emango dira:

Zer da nekazaritza-parke bat?

Zertan datza Arrastariako nekazaritza-parkearen azterketa-diagnostikoa?

 2.- Bertaratuko guztiei (kontsumitzaileak, merkataritza-eragileak, turismo-eragileak…) inkesta bat egiteko gonbidapena egingo zaie. Inkesta in situ bete ahal izango da aurkezpenaren egunean, edo on line honako helbide honetan: 

 https://goo.gl/sTsbU5

Inkesta 2018ko urtarrilaren 28ra arte bete ahal izango da, eta betetzen dutenen artean tokiko produktuen saski bat zozkatuko da, 50 euroko balioa duena, 2018ko otsailaren 10ean.

 3.- Lantaldeak osatuko dira (18:00-19:30) herritarrekin (kontsumitzaile gisa), merkataritzaren sektoreko eragileekin eta turismoaren sektoreko eragileekin.

 Inguru honetan nekazaritza-sektoreak du indar handiena; horregatik, sektore horrekin gaia berariaz lantzeko beste bilera batzuk antolatuko dira. Bilera horien jakinarazpena, elkarrizketak eta abar banan-banan egingo zaizkie Arrastariako nekazariei.

parque agrario cartel eus