Argazki lehiaketaren lanen erakusketa

8 Iraila 2017

Gaur arratsaldean, sari banaketa izango da. Eta baita lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketaren inaugurazioa ere.

Sari ekonomikoaz gain Santiago Gonzalezek eskuz egindako eskultura berezi bat ere emango da.

Jesus Rollan Campelok egindako bilduma, “Retratos de Amurrio” izenekoa, izan da garaile Amurrioko Udalak antolatzen duen argazki-lehiaketako aurtengo edizioan. Gai libreko kategorian, Diego Pedra Benzalen “Tierra” lana goraipatu du gehien epaimahaiak.

Edizio honetan 46 bilduma aurkeztu dira lehiaketara; horietatik 36 gai librean lehiatu dira, eta beste 10 udalerriari buruzkoak izan dira..

escultura foto