Areto-futboleko XVIII. Alejandro Revuelta Memoriala egingo da maiatzaren 20an, Zabalekoko instalazioetan

18 Maiatza 2017

12 orduko futbito-saioa hilaren 27an egingo da.

Maiatzaren 20an, 15:00etan hasiko da areto-futboleko XVIII. Alejandro Revuelta Memoriala; 20:00ak arte izango da. Amurrioko kirol-proba hori Amurrioko San José auzoko Zabaleko ikastetxe publikoko kirol-instalazioetan jokatuko da. Lehiaketak bi kategoria izango ditu: aurre-benjaminak eta benjaminak. Amurrioko, Urduñako eta Laudioko taldeek parte hartuko dute.

San José auzoko Zabaleko ikastetxe publikoko instalazio berberetan egingo da, maiatzaren 27an, 12 orduko futbito-saioa, 09:00etatik 21:00etara. Hiru kategoria ezarri dira: benjaminak, zortzi-hamar urte arteko kirolarientzat; kimuak, hamaika-hamabi urtekoentzat; eta helduak.

Talde bakoitza hamar kirolarik osatuko dute gehienez. Interesdunek doan eman dezakete izena Sociedad Deportivo Cultural Zabaleko elkartearen egoitzan, arestian aipatutako auzoko Kultur Etxean, maiatzaren 15etik 25era, 18:30etik 20:30era. Bi kirol-ekitaldiak Sociedad Deportivo Cultural Zabaleko elkarteak antolatu ditu.