Areto-futboleko txapelketa apirilaren 11tik maiatzaren 1era jokatuko da, San Jose kirol-pabiloian

12 Apirila 2017

Hamasei urtetik gorakoek osatutako taldeek eman dezakete izena.

Apirilaren 11tik maiatzaren 1era egingo da Areto Futboleko Txapelketa. Arcada en la Grada kirol-elkarteak antolatu du, Arkunerekin batera. Hamasei urtetik gorako kirolariek osatutako hamar talde mistok parte hartuko dutela aurreikusten da. Areto-futboleko partidak Amurrioko San Jose auzoko kirol-pabiloian jokatuko dira, aste barruan, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 22:00etara; izan ere, jardunaldi bakoitzean lau partida jokatzea aurreikusten da.

Txapelketako finala maiatzaren 1ean jokatuko da, Amurrioko auzo horretako jaien egitarauaren barruan. Parte hartzeko prezioa 120 eurokoa izango da taldeko. Izena apirilaren 7a baino lehen eman daiteke, telefonoz (667078416 -Marcos-) edo Arkune Tabernan.