Araia, Zuia eta Nerbioiko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

5 Uztaila 2018

Energiaren Euskal Erakundeak Aiarako Kuadrilla osatzen duten udalerrietako, Zuiaren zati bateko eta hurbil dagoen Nerbioi eskualdeko udalerrietako ordezkariak bildu ditu Amurrion, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.

EEEko zuzendari nagusia, Iñigo Ansola, guztiokin elkartu da El Refor gunean, hainbat zerbitzu biltzen dituen azpiegituran, adibidez ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa eta Amurrio Bidean Toki Garapenerako Elkartea. Energia-eraginkortasuneko irizpideekin birgaitutako eraikina da, eta led-teknologiako argiztapena, presentzia-detektagailuak eta energiari dagokionez eraikuntza-irizpide eraginkorrak ditu. Gainera, teilatuan eguzki-panel termikoak ditu instalatuta, eta inguruan dauden kirol-instalazioetako aldagelei ur beroa ematen diete.

Amurrioko udalerria, energia berriztagarriei buruzko parke bat ere baduena (Aresketamendi), erreferentziazko udalerria da energia garbien eta energia-eraginkortasunaren sustapenean, eta gaurko ekitaldian, bertako alkateak, bertako industrialdea energia-hobekuntzako neurriekin egokitzeko proiektua azaldu du.

Ekitaldia El Refor jatetxearen instalazioetan egin da. EEEk inguruko udalek Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortu nahi izan du (Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo, Orozko, Ugao, Urduña, Urkabustaiz, Zaratamo, Zeberio, Zigoitia, Zuia). Topaketak hainbat erakunderen babesa ere izan du, hala nola Udaltalde 21 Nerbioi, Aiarako Kuadrilla eta Gorbeialdeko Kuadrilla. Ansolak euren inplikazioa eskertu die, eta egindako lanarekiko esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sorturiko “Energiaren Bidea- Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria jaso dute. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka egongo da ikusgai Euskadiko udalerrietako udal-instalazioetan. Era berean, Udalerri bakoitzaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bana jaso dute.

Gaur goizean izan den topaketa beste eskualde eta mankomunitateetara zabaltzen ari da udal-mailatik egiten den energiaren trantsizioaren garapenean duten eginkizunaren garrantziaren berri emateko. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrilek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Parte hartze hauek plataformek haien zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira.

Laguntza horiek neurri zehatz batzuetara zuzenduta daude, besteak beste, led teknologia bidezko argiteria publikoaren sistemaren ezarpenari, udalerriko instalazioak ur bero eta/edo berokuntzaz hornituko dituzten biomasa-instalazioen kokapenari, geotermiaren ezarpenari edo gutxiago kutsatzen duten kotxeak erosteari (ibilgailu elektriko, hibrido edo gas-ibilgailuak).

Energia-trantsiziorantz enpresa-guneetan

Amurrioko Udalak energia-hobekuntzako proiektuak garatuko ditu industrialdeetan, energia berriztagarriaren sorkuntza eta enpresen eta industriaguneen energia-eraginkortasuna sustatzeko.

Proiektu hau EAEko Aitorpenaren ildotik egin da, izan ere, gure energia-sistemen deskarbonizazioa eta baliabide horren erabateko kontsumoaren murrizketa eta tokiko ekonomiak eta tokiko enplegurako aukerak indartu nahi baititu eredu eraldatzaileen ezarpenaren bitartez, eta Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE-EVE) eta IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketako Sozietate Publikoarekin lankidetzan garatzen da.

Proiektuaren helburu nagusien artean dago kontsumitzaileak aldi berean baliabide berriztagarri eta ez kutsatzaile baten sortzaile eta kontsumitzaile izatea, eta horretarako udalerriko enpresa-eremu guztien eguzki-ahalmen fotovoltaikoaren mapa bat egin da, eta enpresetako estalkietan energia fotovoltaikoaren sorkuntzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlan bat egin da.

Bestalde, Maskuribaiko industrialdeko bederatzi enpresaren monitorizazio energetikoa egin da. Jaso diren kontsumoari buruzko datuak elkarrekin aztertu dira, eta azkenik txosten bat idatzi da, bertan energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak proposatuz, eta energia-kontrataziorako eta energia berriztagarriak inplementatzeko hainbat proposamen eginez enpresa bakoitzarentzat.

Ondoren, lortutako emaitzekin, planteatu diren neurrien inplementazioa egingo da eta esperientzia udalerriko gainerako enpresa-eremuetara estrapolatuko da.

Proiektu hori ekonomia zirkularrerako eta lankidetza publiko-pribatuaren bitartez lantzen ari diren Amurrio EKOiztu Amurrioko industria-sarea girotzeko proiekturako lagungarria izango da.

 

Aitorpena jaso duten udalerri eta mankomunitateak

Gaur goizean Amurrion burutu den hitzordura 16 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu: 

  • Amurrio: “Alkateen itunari” atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), bi ibilgailu elektriko eta bi bizikleta elektriko udal-flotarako, eta energia berriztagarrien sustapena. Eguzki-panel termikoak eta fotovoltaikoak ditu hainbat eraikinetan.
  • Arakaldo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa udaletxean.
  • Arrankudiaga: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Arrigorriaga: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Artziniega: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Aiara: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Laudio: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Okondo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Orozko: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena. Biomasa eta gas naturala baliatzen dituen District Heatting proiektu bat sustatu du etxebizitzei zerbitzua emateko.
  • Ugao: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Urduña: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Urkabustaiz: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zaratamo: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena), furgoneta elektriko baten erosketa udal-flotarako, eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zeberio: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zigoitia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zuia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

 

EEEren laguntzak, udalen babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar horrek. Halaber, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrilek proposaturiko planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio proiektuei, zein udal eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

 Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sorturikoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.