Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra bitartean egongo da zabalik haurreskola publikoetan matrikula egiteko epea

16 Apirila 2018

Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte zabalik egongo da Tantaka eta Tipi-Tapa haurreskola publikoen matrikulazio epea. 2017an eta 2018an jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izango dute, irailean urrian eta azaroan hasteko. Tipi Tapa haurreskolak ateak zabalik eguna prestatu du apirilaren 14rako, larunbata, eta 11:00etatik 13:00etara izango dira bertan. Gainera, apirilaren 23an, 17:30ean hitzaldi bat emango du Txusma Azkonak. Bestalde, Tantaka haurreskolak, ateak zabalik eguna apirilaren 25erako, asteazkena, antolatu du. Han izango dira 17:00etatik 19:00etara.

Tantaka: 945891816 (Etxegoien kalea)

Tipi-Tapa: 945893259 (Zabaleko kalea)