Apirilaren 18tik 21era Saskibaloi Campus bat egingo da Amurrion, Zaraobe Klubaren eskutik

11 Apirila 2017

Irekita dago kirol-jarduera honetan izena emateko epea

Amurrion, Saskibaloi Campus bat egingo da Aste Santuan, lau egunez, apirilaren 18tik 21era. Bañueta Kiroldegiko eta Lucas Reyko kirol-instalazioetan izango da, 10:00etatik 13:00etara. Campusa Zaraobe Saskibaloi Klubak antolatu du, eta zazpi eta hemezortzi urte bitarteko haur eta gazteentzat da, hau da, 2010etik aurrera jaiotakoentzat.

Klubaren webgunean (www.zaraobest.com) edo posta elektronikoaren bidez (zaraobest@gmail.com) eman daiteke izena, edo Amurrioko Udaleko Kirol Arloan. Campusaren prezioa 60 eurokoa da, baina, bi senide matrikulatuz gero, prezioa 55 eurokoa izango da parte-hartzaile bakoitzeko, eta hiru senide matrikulatuz gero, berriz, 50 euro pertsonako. Campus honen bitartez, saskibaloiarekin lotutako aisialdiko jarduerak eta jolas-jarduerak egingo dira, hastapenetatik jarduera teknikoagoetara arte, parte-hartzaileen mailaren eta adinaren arabera.