APDEMAk OHIKO HAMAIKETAKO SOLIDARIOA EGINGO DU AMURRION

23 Azaroa 2015

Bertaratzen direnek musikaz, txoripanez eta giro onaz gozatu ahal izango dute, Gazte Alaiak Apdemaren Amurrioko aisialdi-zentroko arduradunen eta boluntarioen lanari eta gogoari esker. ECOSeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu, egiten duten lan onagatik eta daukaten lankidetza-espiritu paregabeagatik.

Hamaiketako Solidario honekin, amaiera emango zaie Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta Aiaraldean antolaturiko ekitaldi guztiei. Duela zenbait egun esan genizuen bezala, hilaren 4an Antzerki Sozialaren XVII. Jardunaldiak egin ziren Amurrioko Antzokian. Egun horretan, Lucas Rey, Virgen Niña eta Zabaleko ikastetxeetako berrehun ume inguru Giannibranca ikustera joan ziren, txotxongilo handiekin eginiko antzezlana. Obra horrekin, umeei barreak eta zirrarak eragin nahi zaizkie, baina, batez ere, gogoeta eginarazi nahi zaie, arazoei aurre egitean aniztasunaz hausnar dezaten.

Ekitaldiok ezin izango lirateke antolatu Amurrioko Udalaren eta VITAL Gizarte Ekintzaren laguntzarik gabe. Eskerrik asko biei.

HAMAIKETAKO SOLIDARIOA

  • Data: 2015.11.27
  • Ordua: 11 -14.
  • Lugar: Centro del pueblo Amurrio

Tokia: Amurrioko herrigunea

EGITARAUA:

  • Animazioa
  • Musika
  • Hamaiketako solidario

Pintxo+salda: 1,5 €

GUZTIENTZAT IREKIA.