Amurriora iritsi da “Giza Eskubideak” erakusketa; martxoaren 27ra arte egongo da Bañueta Kiroldegian

16 Martxoa 2017

“Giza Eskubideak” erakusketan, munduko hainbat lekutako egoera azaltzen da. Amurrioko Bañueta Udal Kiroldegiko atondoan egongo da ikusgai, martxoaren 27ra arte. Euskadiko eta munduko giza eskubideen egoerari buruzko berrogei xaflak osatuko dute erakusketa (hogei gaztelaniaz eta hogei euskaraz). Erakusketa Leizaola Fundazioak antolatu du, eta Lehendakaritzak babestu, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik. Euskal Herriko udalerrietan zehar dabil erakusketa, eta martxoan Amurriora iritsiko da.

Helburua giza eskubideak babestea da, batez ere azken urteotan behin eta berriro urratu direlako. Ildo horretan, garrantzi handia ematen zaio tortura salatzeari. Mundu osoko egoera azaltzen da, abiapuntu gisa Nazio Batuen eta Amnistia Internazionalaren txostenak hartuta.