Amurrion topagune batzuk antolatuko dira aisialdi-jarduerak partekatzeko

11 Ekaina 2018

Lehen bilera uztailaren 14an egingo da, kultur etxean.

Amurrioko Aurreraka Emakumeen Elkarteak topagune batzuk antolatuko ditu. Jarduera horrek arrakasta izan du beste herri batzuetan; hortaz, elkarteak erabaki du egitasmoa Amurrion martxan jartzea. Aisialdiko jarduerak partekatu nahi dituzten pertsonentzat dago pentsatuta, eta bakarrik edo lagunduta parte har dezakete. Honelako jarduerak izango dira: kafe bat hartu, paseatu, dantzatu, txangoak egin, zinemara edo antzerkira joan, festetara joan, kirol-ekitaldietara joan… Azken batean, helburu nagusia da konpainian tarte polit bat igarotzea.

Taldea osatzeko lehen topagunea ekainaren 14an izango da, 19:00etan, Amurrioko kultur etxean. Aurrerakak egitasmo honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak; izan ere, harreman sozial onak sustatzen ditu, eta horrek hainbat onura ekartzen ditu, besteak beste garuna osasuntsu mantentzen laguntzea. Zenbait ikerketa zientifikoren arabera, jarduera sozialak denborarekin batera aurrera joaten den gainbehera kognitiboa prebenitzen edo atzeratzen laguntzen du.