Amurrion ospatuko dira azaroaren 10etik 12ra “Amurrio Hiribildua” Nazioarteko XXIV. Judo Txapelketa eta Espainiako V. Judo Junior Super Kopa

9 Azaroa 2017

Amurrion ospatuko dira azaroaren 10etik 12ra “Amurrio Hiribildua” Nazioarteko XXIV. Judo Txapelketa eta Espainiako V. Judo Junior Super Kopa, Bañueta Udal Kiroldegian. Ekintzak azaroaren 10ean hasiko dira 18:00etan; harrera egingo da, kirolariak pisatuko dira eta Mikel Hoyosek (Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzua) “Organización de eventos” hitzaldia emango du. Hurrengo egunean, azaroaren 11n, 09:30ean hasiko da txapelketa eta 16:00etan amaitzea aurreikusten da. Junior kategorian izango da, hau da, 1998 eta 2003 urte bitartean jaiotako kirolariak; gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira, pisu desberdinetan.

Hilaren 12an, igandea, entrenamendu-zelaia egingo da, 10:30etik 23:30era. Eta horrela amaituko da judoari eskainitako asteburua. Amurrioko Judo Elkarteak antolatu du, Udalaren, eta Arabako eta Euskadiko Judo Federazioaren babesarekin. Txapelketari eta izen-emateari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke amurriojudocopa@gmail.com helbidera idatzita edo 639625947 telefono-zenbakira deituta (Edu). Dominak eta garaikurrak emango zaizkie lehen lau sailkatuei.

Ekitaldi horri esker, azaroko asteburu horretan Amurriora bertaratuko dira 280 judoka, Estatuko 115 klubetatik (Ceuta eta Melilla izan ezik) eta Andorrako, Frantziako, Portugalgo eta Venezuelako klubetatik. Amurrioko Judo Elkarteko 6 judokek parte hartuko dute.