Amurrion Hegoak Foru Zerbitzura jo daiteke emakumeei zuzendutako doako arreta soziojuridikoa jasotzeko

14 Azaroa 2017

Arazo desberdinak dituzten emakumeei zuzenduta dago.

Amurriok Hegoak Foru Zerbitzua eskaintzen du, doakoa da eta arreta soziojuridikoa eskaintzen die Arabako Lurralde Historikoko emakumeei; bereziki indarkeria sexistaren biktima izan direnei (tratu txar fisiko eta psikologikoak, sexu-erasoak...), baita familia arloko arazoren baten aurrean informazioa jaso nahi duten emakumeei ere. Bi arreta mota eskaintzen ditu. Batetik, banakako aholkularitza juridikoa dauka eta, bestetik, sexu indarkeriaren biktimei babesa ematen zaie eta prozesu judizialen jarraipena egiten da. Zerbitzu hau erabiltzeko ez da salaketarik egon behar.

Ostirala

Eskualde honetan Amurrioko eta Laudioko Udaletan eskaintzen da, bi ostiraletik behin, goizetan. Hitzordua eskatzeko 945891161 telefono-zenbakira deitu behar da.

Arreta Soziojuridikorako Hegoak Foru Zerbitzua, Arabako emakumeentzat

 • Banakako aholkularitza juridikoa

Zer aurkituko duzu?

* Tramite judizialetarako aldez aurreko aholkularitza:

- Argitu zalantzak.

- Ezagutu zure eskubide eta betebeharrak.

- Ezagutu zein diren jarraitu beharreko prozedurak.

Zein gairi buruz?

- Banantzea eta dibortziatzea.

- Ezkondu gabeko bikoteen haurrei buruzko neurriak, bizikidetza hautsi ondoren.

- Aurretik hartutako neurriak aldatzea.

- Irabazpidezko ondasunen likidazioa.

- Epaiak exekutatzea, pentsioak ez ordaintzeagatik.

- Gurasotasuna aitortzea eta erreklamatzea.

- Dirua erreklamatzea.

- Abizenak aldatzea.

- Bi alderdien ondasun komunak banatzea.

- Alarguntza-pentsioak kobratzea.

Sexu-indarkeriaren biktimei babesa eta prozesu judizialen jarraipena.Zer aurkituko duzu?

* Banakako arreta; orientazioa eta jarraipena.

 - Orientazioa: Jakin ezazu zer esan nahi duen salaketa bat jartzeak, zer gertatuko den jarri ostean.

- Jarraipena:

. Prozesu penal eta zibilena.

. Legezko defentsarena.

. Prozedura horiei amaiera ematen dien epaien edukiarena.