Amurrion Ekialdeko Errege Magoen kabalgata urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:30etik aurrera, ospatuko da

3 Urtarrila 2019

Amurrion dagoeneko prest dago dena urtarrilaren 5ean, arratsaldean, Ekialdeko Errege Magoei harrera egiteko. Ekimen honetaz parrokiako Caritas eta Amurrioko Santa Vera Cruzeko Kofradia arduratzen dira, Udalarekin batera. Urtarrilaren 5ean tronpeta-jotzaile eta pregoilari errealen etorrera ere izango da, eta goizean zehar beren maiestateen etorrera iragarriko dute. Errege Magoak izango dira arratsaldeko kabalgatako protagonistak, beren segizio eta guzti etorriko baitira 17:30etatik aurrera. Santa Maria Parrokiako oinezkoen alderdian jarriko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak haurrekin hitz egiteko eta goxokiz beteriko paketeak banatzeko.

Ekialdeko Errege Magoei zuzendutako gutunak urtarrilaren 3an eta 4an jasoko dira, 17:00etatik 19:00etara, Bañueta Udal Kiroldegian, Gabonetako Haurrentzako Parkearen alboan. Santa Vera Cruz Kofradiak boluntarioak behar ditu kabalgatan parte hartzeko. Interesa dutenak konpromisorik gabe jar daitezke harremanetan Kofradiako ordezkariekin, eta bestela, aski da Santa Maria Parrokiatik pasa eta bertan izena eta telefono zenbakia ematea, edota parrokiako telefonora deitzea (945891632), 18:00etatik 19:30era.