Amurrion Adinekoen Kontseilua eratuko da, kolektibo horri autonomia eta erabakitzeko eta kudeatzeko ahalmen handiagoa emateko

26 Uztaila 2018

Nagusien Etxea Zentroaren eta adinekoen kolektiboaren inguruan hasitako partaidetza prozesuaren ondorioz, Adinekoen Kontseilua eratzea erabaki da, kolektibo horri autonomia eta erabakitzeko eta kudeatzeko ahalmen handiagoa emateko. Kontseilu horren eraketa eta egiteko zehatzagoak berau osatu ondoren erabakiko dira, baina kontsultarako organoa izatea aurreikusten da, adinekoekin erlazionatutako erabakiak hartzeko prozesua eta udal politika errazteko. Kontseiluko kide izateko interesa dutenak Udaleko Adinekoen Saileko langileekin jarri beharko dira harremanetan, Amurrioko Udaletxeko bigarren solairuan, irailaren 15a baino lehen.