Amurrion 7 langabetu kontratatuko dituzte, Administrazio publikoaren ordezkari gisa, apirilaren 28ko hauteskundeetan

5 Apirila 2019

Apirilaren 28ko hauteskunde egunean, hauteskunde guztietan gertatzen den bezala, hautesleku bakoitzean Administrazio publikoa ordezkatuko duten pertsonak egon behar dira. Gobernu ordezkariordetzak izendatzen ditu.

Amurrioko kasuan, Udaleko hiru langilek hauteskunde jardunaldi horretan parte hartzeko interesa erakutsi dute. Hauteslekuetan egoteko behar diren gainerako ordezkariak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez bete dira. Horren bitartez, egun horretarako 7 pertsona kontratatu dira, 6 emakume eta gizon bat.

Administrazioaren ordezkari horien lana, eguneko hainbat unetan partaidetzari buruzko datuak transmititzea izango da.