Amurrioko Zabaleko instalazioetan, maiatzaren 19an, Areto Futboleko XIX. Alejandro Revuelta Memoriala jokatuko da

15 Maiatza 2018

Hil bereko 26an, Futbitoko 12 Orduak ekitaldia egingo dute.

Maiatzaren 19ko 15:00etatik aurrera, Areto Futboleko XIX. Alejandro Revuelta Memoriala jokatuko da, eta 20:00ak arte iraungo du. Amurrioko kirol-ekitaldi hau Zabaleko Eskola Publikoko kirol-instalazioetan jokatuko da, Amurrioko San Jose auzoan. Bi kategoria izango dira lehiaketan: benjaminaurrekoak eta benjaminak. Amurrioko, Urduñako eta Laudioko taldeek hartuko dute parte.

San Jose auzoko Zabaleko Eskola Publikoko instalazioetan, halaber, maiatzaren 26an, Futbitoko 12 Orduak izango dira, 09:00etatik 21:00etara. Hiru kategoria daude: benjaminak, zortzi eta hamar urte arteko kirolarientzat; kimuak, hamaika eta hamabi urtekoentzat, eta nagusien kategoria.

Taldeko gehieneko partaide-kopurua hamar da. Interesa dutenek Zabaleko kirol eta kultur elkartearen egoitzan eman dezakete izena, aipatutako Amurrioko auzo horretako gizarte-etxean, maiatzaren 20tik aurrera, 18:30etik 20:30era. Zabaleko kirol eta kultur elkarteak antolatu ditu bi kirol-ekitaldiak.