Amurrioko Udalak udalerrian antolatutako jarduerak kudeatzeko sistema berritzaile bat ezartzeko prozesua abian jarri du

4 Abendua 2018

Amurrioko Udaleko jardueren arloak prozesu berritzaile bat jarri du abian, administrazio-izapideak kudeatzeko sistema digital bat, hain zuzen ere. Horrez gain, aukera emango du Amurrion antolatutako jarduerak jarraitu eta kontrolatzeko.

Prozesuaren helburua udalaren izapideak kudeaketa geografikoko tresna informatiko baten bitartez egitea da: izan ere, sistema horri esker, udalerriaren katastro-planoan jasotako lokal, eraikin edo pabiloietan antolatutako jardueren inguruko informazioa eskuratu ahal izango da. Sistema berritzaile horri esker, denden, tabernen, tailerren eta industrien inguruko informazioa eskuratu ahal izango da espediente fisiko edo digitalera jo gabe. Horrez gain, aukeraketak, bilaketak, estatistikak, izapideak hobetzeko indizeen kalkuluak eta bestelako eragiketak ere egin ahal izango dira.

Prozesua aurrera eramateko, udalak Aialur SL enpresa kontratatu du 4 hilabeteko lanaldirako, kudeaketa-tresna garatzeko helburuarekin. Horrekin batera, bi teknikari ere kontratatu ditu, udalerriko enpresen, denden, tabernen eta tailerren udal-fitxategiak eta datu tekniko nahiz administratiboak (historikoak eta gaur egungoak) biltzeaz arduratzeko. Lan zehatz horiek amaitu ondoren, udaleko teknikariak arduratuko dira etengabeko hobekuntzaz .