Amurrioko Udalak sexu-jazarpenaren eta laneko sexuagatiko jazarpenaren kontra udalean bertan jokatzeko protokoloa onetsi du.

17 Martxoa 2017

Amurrioko Udalak, Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema onetsi zuenean, bertako langileak, emakumeak nahiz gizonak, osasunean eragin txarra izan dezaketen arrisku guztietatik erabat babesteko konpromisoa hartu zuen.

Emakumeen kontrako indarkeria gizarte osoaren arazoa da, eta hori errotik kentzeko aldaketa sakonak egin behar dira pertsonek sozializatzeko dituzten moduetan, eta ekintza eta egiturazko aldakuntzak egin behar dira arlo hauetan: hezkuntza, gizartea, osasuna, zuzenbidea, polizia eta lana. Eta gizarte osoa konprometitu behar da gainera.

Hori guztia dela eta, Amurrioko Udalak, jakin badakienez sexu-jazarpeneko egoerak edo egoera sexistak sor ditzaketen jokabideak saihestu behar direla, bi tresna erabiltzea proposatzen du, Berdintasun Sailaren bitartez eta udalean ordezkariak dituzten sindikatuen laguntzarekin: alde batetik, prebentzioa (sentsibilizatu, informatu eta prebenitzeko neurriak jarri eta ohiko jokabide-kodeak ezarriko dira); eta bestetik, jokatzeko prozedura adostuak ezarriko dira, lanean jazarpen edo indarkeriagatiko salaketarik badago.

 Tresna horien bitartez, jokatzeko prozedura adostuak ezarriko dira.

Horretarako, protokolo horrek faltak tipifikatu egin ditu –astunak eta oso astunak–,sexu-jazarpena eta laneko sexuagatiko jazarpena izan daitezkeen jokabideak errazago eta azkarrago antzemateko. Era berean, berme-prozedura barne hartzen du, edozein langilek –emakume nahiz gizon– gai horiei buruzko idatzizko edo ahozko kexa egin dezan.

Halaber, agiri hori ontzat emana izanak, Udaleko langile guztiek protokolo horren edukia ezagutuko dutela ekarriko du, agiri hori udal barruan zabalduko baita.

   punto lila