AMURRIOKO UDALAK DIRU LAGUNTZAK EMANGO DITU UDALERRIAN ENPRESA TXIKIAK IREKI DAITEZEN

9 Azaroa 2015

Diru-laguntza jasotzeko, zenbait baldintza bete behar dira: besteak beste, eskatzaileek udalerrian erroldatuta egon behar dute, eta enpresa-egitasmo bat abian jarrita eduki behar dute 2015eko urtarrilaren 1az geroztik.

Gastuak

Horrez gain, gastuak justifikatu egin behar dira, ordainagiri originalak aurkeztuta. Gehienez ere 2.000 euro emango dira, baina baliteke gutxiago ematea, 20.000 euro horiek baldintzak betetzen dituztenen artean hainbanatuko baitira. Horren bidez, Amurriok beste urrats bat egin du txikizkako merkataritzaren, turismoaren, ostalaritzaren, zerbitzuen eta industriaren alorreko enpresa txikiak udalerrian ezartzeko bidean. Gainera, Amurrio Bidean elkarteak aholkularitza ematen die etorkizunean negozioren bat abiatu nahi dutenei. Horrekin guztiarekin, aurrera egiten laguntzen zaie beste era batera ezingo luketen enpresa-proiektu txikiei.