Amurrioko Udalak berriztatu egin du ASASAM elkartearekin zuen lankidetza hitzarmena

22 Maiatza 2019

Amurrioko Udalak lau urtetarako berriztatu du Aiara haraneko buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Elkartearekin (ASASAM) zuen lankidetza hitzarmena, buruko gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatuko duten ekintzak sustatzen jarraitzeko.

Elkarteak proposatutako lanerako tailerrak jarraipena emango die 2010eko martxotik baratze ekologikoan aurrera eramandako jarduerei. Baratze horretan landatzen dira ondoren Amurrioko lorategiak apaintzen dituzten landareak.

Proiektu horren bitartez, kolektiboaren gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen jarraitu nahi da, udal baratzean lan eginez. Gainera, lurra lantzeak duen onura terapeutikoa gehitu behar zaio.