Amurrioko Udalak berriro ekingo die auzoetako batzarrei

7 Otsaila 2019

Amurrioko Udalak berriro deituko ditu bilerak udalerriko auzoetan otsailean eta martxoan, auzo horien beharrak zuzenean jasotzeko eta orain arte gauzatu diren jarduketen berri emateko.

10 bilera egingo dira, lehenengoa otsailaren 11n, Lexarraga auzoan. Batzarrak erabat irekiak izango dira eta, ondorioz, Udaletik deia egiten zaie auzo bakoitzeko biztanleei, parte hartzeko eta euren proposamenak bideratzeko.