Amurrioko truke azoka. Liburuak, CDak, DVDak eta jostailuak.

20 Maiatza 2015

Aurten, hirugarren urtez jarraian, trukerako merkatua martxan jarriko da. Ekimen honek objetuen elkartrukaketa sustatu nahi du, izan ere, erabiltzen ez ditugunetako askori erabilera luza dakiekela uste dugu, beste pertsona batzuei hauen erabilera ahalbideratuz.
Oso garrantzitsua elkartrukerako merkatua objetuak trukatzeko esparru gisa hautematea, eta ez objetuez desegiteko. Horregatik oso garrantzitsua da garbi eta egoera bikainean dauden objetuak ekartzea.

Azokan parte hartzeko arauak:
Jostailu, liburu, eta CD/DVDek egoera onean egon beharko dute. Ez da onartuko puskatuta, zikin edo egoera txarrean dagoen gauzarik.

Pertsona bakoitzak, gehienez ere, hiru gauza aurkeztu ahal izango ditu trukatzeko. Gauza bakoitzeko truke-txartel bat emango zaio, eta txartel hori azokan interesatzen zaion beste gauza bat eskuratzeko erabili ahal izango du.

Trukatzeko gauzak Amurrioko udaletxera (09:00etatik 14:00etara), udal liburutegira (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta ikastetxean (klaseko ordutegian) eraman beharko dira maiatzaren 25etik 28ra bitartean. Gauzak eramaten dituztenak erregistro baten sartuko dira eta identifikazio-zenbakia izango dute.

EGITARAUA
17:00 – 18:00: Objetuen elkartrukaketa.
17:00—19:00: Zurezko joku erraldoiak.
17:30 : Bidezko merkataritzako txokolate-jana.

Ezinbestekoa da kontsumo arduratsuaren beharra ulertzea, hondakinen sorrera eta lehengaien kontsumoa murriztu eta prebenitzeko. Gaur egun ditugun kontsumo-ohiturak direla eta, oraindik ere baliagarriak diren gauzak bota egiten ditugu eta beharrezkoak ez diren produktuak kontsumitzen ditugu modu ez iraunkorrean. Beraz, honako helburu hauek ditu azokak:
· Herritarrei gauzak berrerabiltzeko aukera praktikoa ematea.
· Herritarrei prebentzioa eta iraunkortasuna ahalbidetuko dituzten ohiturak transmititzea.
· Bigarren eskuko objektuen trukea duin bihurtzea.

Kontsumitu modu arduratsuan eta parte hartu azokan! Zure zain gaude!!!!!

Dokumentuak: