AMURRIOKO TENIS KLUBAK ESKOLA BAT SORTU DU, AMURRION KIROL HORI SUSTATZEKO, HALA HAURREN NOLA HELDUEN MAILAN

24 Iraila 2015

Ordutegia

Egunak eta orduak partaideen eskaeraren arabera zehaztuko dira. Maila guztietarako eskolak emango dira, talde txikietan. Beste hainbat jarduera ere aurreikusita daude: besteak beste, barneko liga, txapelketa soziala eta guraso eta seme-alaben arteko norgehiagoka. Interesdunek, inskripzioak formalizatzeko eta informazio gehiago jasotzeko, udal-pilotalekuan eman dezakete izena edo, bestela, Amurrioko Tenis Klubarekin harremanetan jar daitezke, 620924701 telefono-zenbakira deituta. Irakasleekin zuzenean harremanetan jartzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 606341608 (Joni) goizez eta 661326099 (Borja) arratsaldez. Izen-ematea plaza guztiak betetzen direnean itxiko da.