Amurrioko MB Ilunabarra erronka

6 Urria 2017

Urriaren 8an, igandean, Amurrioko V. MB Ilunabarra erronka egingo da, Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldeak antolatuta.

Ibilbide eder eta interesgarri hau mendi-bizikletan egiten da, Amurrio, Lezama, Larrinbe eta Baranbioko mendietan zehar. Proba 09:30ean hasiko da, Juan Urrutia plazatik, eta helmuga Bañuetaibar kalearen eremuko zelaietan egongo da, ziklo-kros zirkuituan. Proba berrogei kilometrokoa da, eta +1.300 metroko malda du. Izena urriaren 6ra arte (ostirala) eman daiteke (15 € federatuek eta 18 € federatu gabeek), edo probaren egunean bertan (25 €). Jardunaldiak txirrindularientzako poltsak eta Xtrem parrilada barne hartzen ditu.