Amurrioko Liburutegian, doako irakurketa-tailerrak egingo dira lau eta sei urte bitarteko haurrentzat

4 Otsaila 2019

Otsailaren bigarren astetik aurrerako eta martxoko astearteetan, bi irakurketa-tailer egingo dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, Amurrioko Haurren Liburutegian. Doakoak izango dira, eta lau eta sei urte bitarteko haurrei zuzentzen zaizkie. Tailer bakoitzean, hamar adingaberentzako lekua dago, helduren batek lagunduta. Izena emateko, Udalaren aipatutako irakurketa-zentrotik pasatu beharra dago. Ekimen hau Elkarbizitzarako Ipuinak hezkuntza-programaren barruan dago; Amurrion, Laudion eta Artziniegan egingo da. Arabako Foru Aldundiaren programa bat da, eta Fondo Formación fundazioak koordinatuko ditu. Hezkuntza-programa honen bidez, liburutegien erabiltzaile txikienengana hurbiltzea da asmoa, elkarbizitza, aukera-berdintasuna eta gutxiengoen gizarte-inklusioa lantzeko (bereziki, dibertsitate funtzionala dituzten herritarrak eta etorkinak), jolas-ikuspegiarekin eta giza eskubideen esparruan.

Saioak honela banatuko dira: ipuin bat irakurriko da eta eskulan bat egingo da. Desberdina dena onartzea eta errespetatzea, gizarte- eta kultura-aniztasunera hurbiltzea, eta ondasun publikoak eta bioaniztasuna erabiltzea eta haietaz gozatzea izango dira gaiak.