Amurrioko Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan izena emateko epea ireki da.

29 Ekaina 2018

Irailaren 14ra arte eman daiteke izena Amurrioko Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan, Kultur Etxean.

Honako ikastaro hauek eskainiko dira: ume, gazte eta helduentzako pintura-eskolak, ehoziri- eta kakorratz-eskolak, errusiar portzelana, egur-zizelkatze artistikoa, marketeria, saskigintza, zeramika eta moldatzea, larru artistikoa eta larrukigintza, patchwork, joskintza, soinekogintza, kartoigintza eta scrapbooking.

Juan de Aranoa Udal Arte Eskola

Ikastaro bakoitzeko taldeen egunak eta ordutegiak Amurrioko Kultur Etxean kontsulta daitezke.

Udalerrian erroldatutako pertsonek ordaindu beharreko tasak:

• Helduentzako pintura: 129,70 € astean hiru ordu, 172,93 € astean lau ordu, eta 259,40 € astean sei ordu.

• Haur eta gazteentzako pintura: 64,84 € astean ordu eta erdi, 86,47 € astean bi ordu, eta 129,70 € astean hiru ordu.

• Ehoziri eta kakorratz-eskolak, errusiar portzelana, egur-zizelkatze artistikoa, marketeria, saskigintza, zeramika eta moldatzea, larru artistikoa eta larrukigintza, patchwork, joskintza, eta soinekogintza: 172,93 € astean lau ordu. Zeramika- eta moldatze-ikastaroetan, 4 eta 12 urte arteko haurrek 64,86 € ordainduko dute astean ordu eta erdiren truke.

• Kartoigintza eta scrapbooking: 129,70 € astean hiru ordu.

Amurrion erroldatuta ez dauden pertsonek % 25eko errekargua izango dute. Amurrion erroldatutako 65 urtetik gorako pertsonek % 30eko beherapena izango dute tarifan (65 urte beteak izan beharko dituzte 2018an, eta Amurrioko herritarrei bakarrik aplikatuko zaie). Familia ugaria duten pertsonek % 30eko beherapena izango dute tarifan (Amurrioko herritarrei bakarrik aplikatuko zaie). Langabezian dauden Amurrioko herritarrek % 30eko beherapena izango dute tarifan (langabezia-txartela aurkeztu beharko dute). Amurrion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

Prezioak ez ditu materialak barne hartzen.