AMURRIOKO JAIETAKO 2015eko KARTELA

13 Maiatza 2015

Amurrioko kultura arloak antolatzen duen lehiaketa jaietako kartela aukeratzeko, gero eta interes handiagoa lortzen ari da azken urteotan. Lehian dauden kartelak penintsulako leku guztietatik  heldu dira: Asturias, Nafarroa, Toledo edo Murtziatik dator, hain zuzen ere,  aurtengo kartela. Hala ere, bertoko artistek ere, kalitatezko lan asko aurkeztu dute.

Hogei bat kartel gutxi gora behera jasotzen dira urtero, aurten hogei izan dira hain zuzen ere, eta daukaten kalitateagatik gero eta zailagoa bihurtzen da irabazle bat aukeratzea. Diseinu grafikoaren profesionalak, artistak, kalitatezko artezaleak... denetik aurkitzen da urteroko lehian jaietako kartela bihurtzeko.

Dudarik gabe, 800 euroko saria benetako sustapena da, eta zer esanik ez karteleetan eta jai programetan  agertzea ere, izugarrizko ohorea da.

Haurrentzako kartel lehiaketarekin, nahiz eta aurten kartel gutxiago jaso, aurkeztu diren 24 kartel guztiak aurkezpen eta egindako ahaleginaren aldetik oso parekoak dira, zer esanik ez erabilitako irudimen eta kreatibitateari buruz. 

En los más pequeños se ha producido un fenómeno parecido, en el sentido de que, a pesar de ser menos los carteles presentados, los 24 dibujos que este año se presentan a concurso, tienen todos el común denominador de la excelente presentación y del esfuerzo indudable, además de altas dosis de imaginación y creatividad.

Kartelen etorkia

  • Amurrio: 6
  • Vitoria-Gasteiz: 2 
  • Mungia: 2                                      
  • Nafarroa : 2 
  • Asturias: 2 
  • Basauri. 1                                   
  • Bilbao : 1                                     
  • Toledo : 1
  • Murcia: 3

GUZTIRA: 20

Irabazlea: Cristóbal Aguiló Domínguez, Murtziarra

HAURRENTZAKO KARTEL  LEHIAKETA. AMURRIOKO JAIAK 2015

24 parte-hartzaileak

Irabazlea:  Ane Arregui Palacios  (Amurrio, 12 años)

2. saria:  Naroa Hernández  (Laudio/Llodio, 9 años)

3. saria: Naroa Salazar Yarritu (Amurrio, 11 años)