AMURRIOKO JAIEN ABESTIA

4 Abuztua 2015

Aurtengo berritasunetako bat da herriko jaietarako asmatu den abestia, eta Amurrioko Udalaren laguntzari esker egin da. Abestiaren izena “Zu zeu jaia!” da, eta Iñaki Plazak konposatu du ( albiste honen argazkian ikus dezakezu musikagilea). Abesti honen helburua jaiak kaletik bertatik alaitzea da, megafonia sistemaren bitartez, eta beste hainbat tokitan ere entzungo da; besteak beste, taberna eta jatetxeetan. Laburbilduz, Amurrioko jaien soinu-banda izango da.

Dokumentuak: