Amurrioko Jaiak. Agurra

11 Abuztua 2017

josune

Beste jai-egitarau bat duzu. Hau ere berezia da arrazoi askorengatik: honen baitan hainbatek lan handia egiten dutelako, antzinako ohiturak eta egungoak batera doazelako, euskal kultura Amurrioko jaietan txertatzeko baliagarria delako,  koadrila berria dagoelako -Txabolakoak, eta 50 urtetik gorakoekin elkarrekin biziko delako,...

Sarritan ohartzen gara zein garrantzitsua den uztartzea garai bateko usadioak eta egungo gazteek dakartena. Nondik gatozen ezagutzea lagungarria da ohiturei eusteko garaian eta gazteek ere badaukate zer ekarri.

Aurten urte berezia da 2017ko Urrezko Guk eta pregoilaria izango den Zaraobe Saskibaloi taldearentzat. Iazkoarentzat ere oso une hunkigarria izan zen. Zaraobe oso talde apartekoa da, gazteekin lan egiten duten talde guztiek bezalaxe, Zaraobek ere kiroletik harago bizitzan aplikatzeko baloreak lantzen ditu eta, ilusioa abiapuntua delarik beti.

Amaitzeko, egin ditzagun guztion artean jai parte hartzaileak eta berdintasunezkoak, arazoak albo batera utzirik, dibertsioa eta alaitasuna ardatza bilakatuz. Har ditzagun ondo kanpotik datozenak, eta batez ere, sai gaitezen egun hauetan zoriontsu izaten.

Ondo pasa jaietan! Gora Amurrio, gora Amurrioko jaiak!

Josune Irabien Marigorta

Alkate anderea