Amurrioko jaiak abuztuaren 12tik 17ra izango dira

17 Uztaila 2015

Txupinazoa abuztuaren 12an botako dugu, arratsaldean. Bigarren eguneko protagonistak, berriz, haurrak eta adineko pertsonak izango dira; izan ere, haientzako hamaika proposamen prestatu ditugu.

Herriko koadrilen eguna abuztuaren 14a (ostirala) izango da. Aurten inoiz baino koadrila gehiago espero dugu, eta ziur gaude jaietan asko hartuko dutela parte; izan ere, 50 urte betetzen dira lehenengo koadrilak sortu zirenetik.

Larunbatean, amurrioarrek Jasokundeko Andre Mari zaindariari omen egingo diote, tradizioak agintzen duen legez. Igandean eta astelehenean, berriz, jaietako jarduerak San Rokeko zelaietara eramango ditugu.