Amurrioko Eskolako Agenda 21ek zenbait ekintza proposatu ditu paisaia hobetzeko

18 Maiatza 2017

agenda 21escolar

Herriko ikastetxeetako ikasleak gaur goizean Josune Irabien Amurrioko alkatearekin bildu dira udaletxeko bilkuren aretoan, urtean zehar euren ikastetxeetan paisaia inguruan egin duten lanaren emaitza azaltzeko.

Ikasleek zenbait ekintza egiteko konpromisoa hartu dute paisaia hobetzeko. Halaber, Udalari eskatu diotelan horretan hautemandako zenbait jarduketa egiteko, uste baitute beharrezkoak direla paisaia hobetzeko.

Hona hemen Agenda 21en Eskolako Foroan parte hartu duten ikasleek hartutako konpromisoak:

  1. Gure landa paisaiak bisitatzean, gure jokabidea zainduko dugu paisaia ez kaltetzeko, ezta bertan lanean aritzen direnak ere: bideetatik atera gabe, zelaiak ez zapalduz, bideetako atakak ixten abereak ez ateratzeko, hondakinak gurekin batera herrira eramaten eta zerbait topatzen badugu jasoko dugu.
  2. Zabor kopurua gutxitzeko, ahalik eta gehien bereizten eta birziklatzen saiatuko gara eta konposta egiten jarraituko dugu.
  3. Gure zaborra zakarrontzira bota eta gure maskoten hondakinak jasoko ditugu kaleak zikin egon ez daitezen.
  4. Erosketak egiterakoan, etiketetan aztertuko dugu produktuen jatorria, bertako, estalkirik gabeko eta ahal bada modu ekologikoan sorturiko produktuak aukeratzeko.
  5. Paisaiaren zaintzan baserritarrek duten garrantzia ikusirik, bertako eta garaiko produktuak beraiei erostera konprometitzen gara, azoketan edo baserrietan.
  6. Ahal dugun neurrian geure lorategi eta baratzetan bertako landare eta zuhaitz autoktono gehiago landatuko ditugu eta bertako haziak ereingo ditugu.
  7. Basora joaten garenean ez dugu surik egingo,horretarako prestatutako lekuetan izan ezik.
  8. Guraso eta irakasleekin inguruan ditugun paisaia anitz bezain ederrak bisitatzeko konpromisoa hartzen dugu.
  9. Ez oihukatu hainbeste txoriak ez beldurtzeko eta haien kantak entzun ahal izateko.
  10. Gure paisaiaren aberastasun naturala gure inguruan komunikatu eta zabalduko dugu, baloratua eta maitatua  izan dadin.
  11. Baratzean eta oilategian lanean jarraituko dugu, geure produktuen alde lan eginez.
  12. Nekazaritza-lurrak banatzeko berezko mugak edo zuhaixkak erabiliko ditugu.
  13. Herrian dauden lorategietatik ez dugu lorerik hartuko ezta zapaldu ere.
  14. Eskola eta auzoa zainduko ditugu, hondakinak era egokian jasoz eta herri-altzariak zainduz, hormetan pintadarik ez eginez eta txiklea lurrera bota gabe.

 Amurrioko Udalari eginiko proposamenak:

  1. 1. Nerbioi ibaiaren kutsadura egoera konponduko duen araztegia ahalik eta lasterren egin dadin, ahal diren neurriak hartzea.
  2. 2. Amurrioko lantegiekin konpromisoak sinatzea ahalik eta gutxien kutsatu dezaten. Kutsatzen dutenaren arabera zuhaitzak landatu ditzatela.
  3. 3. Aparkaleku berriaren ondoan dagoen zuloaren jabea zuloa(eraikin bateko zimenduak egiteko erabilitakoa) estaltzera behartzea.
  4. 4. Zuhaiztiak ondo zaintzea. Mozten diren zuhaitzen kopuru bera berriro landatzea, horrela beti egongo da zuhaitz kopuru bera.
  5. 5.Telefono zutoinak eta elektrizitate-kableak lurperatzea, batez ere herri txikietan.
  6. 6. Herriko hainbat tokitan hitzaldiak ematea, herritarrak gure paisaia mantentzearen garrantziaz jabetzeko.
  7. 7. Altuera txikiko etxebizitzak eraikitzea, paisaia ahalik eta gutxien aldatzeko.
  8. 8. Nerbioiko parke lineala ahalik eta lasterren osatzea.
  9. 9. Herrikoak diren lurretan, zuhaitz landaketak egonez gero bertako basoaz ordezkatzen joatea, eta lur pribatuetan bertako zuhaitzak landatzea bultzatu.
  10. 10 Landare inbaditzaileak kentzeko kanpainak martxan jartzea.
  11. 11.Hesiak ongi mantentzea.
  12. 12. Lantegi eta tailer ondoan zuhaitzak jartzea, modu honetan ez dira hainbeste ikusten.
  13. 13. Kale guztietan zuhaitz autoktonoak landatzea eta posible bada loredun.
  14. 14. Gure etxeetako balkoietan koloretako loreak landatzea.
  15. 15. Baratzen erabilera sustatzea.
  16. 16. Amurrion parkearen tamaina handitzea eta oinezkoentzat eremu gehiago zabaltzea. Lorategietan edateko iturriak jartzea.
  17. 17. Antzinako elementuak (baserriak, etxeak, eraikinak, monumentuak …) babestea eta kontserbatzea.
  18. 18. Apurtuta dauden bankuak eta espaloietan apurtuta dauden baldosak konpontzea edo aldatzea.
  19. 19. Arekak (kunetak)garbi egotea (sasirik gabe, zaborrik gabe …).
  20. 20. Merkatu zaharra bota eta bertan parke bat egitea. Azpian aparkalekua egitea. Etxe abandonatuak konpontzea eta beste funtzio bat ematea.
  21. 21. Faroletan sentsoreak jartzea, pertsonak pasatzen direnean argi-intentsitatea handitzeko. Bonbillak beherantz jartzea.
  22. 22. Aiaraldeako paisaia ederrak islatzen diren irudien graffitiak egitea herriko gune ezberdinetan eta haien inguruko informazioa jartzea.
  23. 23. Herriko hainbat horma edota bereziki zainduta ez dauden eremuak margotzea, hiri-paisaia hobetzeko asmoz.
  24. 24. Paperontziak koloreztatzea umeentzat erakargarriagoak izan daitezen.
  25. 25.  Herriko eta inguruko baserritar eta artzainek paisaiaren zaintzan duten garrantzia herritarren artean zabaltzea eta, era berean,bertako baserritar eta artzainek sortutako produktuak non eskuratu daitezkeen informatzea eta zabaltzea: azokak, zuzenean saltzen duten baserritarren datuak, bertako produktuak edo produktu ekologikoak saltzen dituzten dendak …
  26. 26.  Eman diru-laguntzak baserritarrei paisaia zaintzeagatik.
  27. 27. Eskoletako ikasleekin, Aiaraldeako paisaia anitzak hobeto ezagutzeko, ikasturtean zehar irteerak egiteko autobusak jartzea udaletxeak.
  28. 28. Gai honetan adituak diren pertsonak eskoletara joatea, gaiaren inguruko informazioa emateko eta proposamenak egiteko.
  29. 29. Eraikin berriak egiterakoan araudi bat formulatzea biztanleek eta udalak betetzeko: esaterako, harria erabiliz, teilatuak gorriz eta bi aldez osatuta … (bertako baserriak bezala)