AMURRIOKO ERAKUSKETA FILATELIKO NUMISMATIKOA AZAROAREN 21ean IREKIKO DA LA CASONAN

23 Azaroa 2015

Notafiliari buruzko arloak ere hainbat gai landuko ditu: Juan Carlos I 1975, 1813 eta 1876 arteko Espainiako billeteak eta Alfonso XIII.en billeteak II. Errepublikan. Beste arlo batek filatelia izango du aztergai; bertan, Pablo Picassoren lanak ikusi ahalko dira, bai eta ekinodermatuei (itsas trikuak) buruzko bilduma gonbidatua ere. Erakusketaren lokaletan “El Saber Numismático” lehiaketa egingo da. Erakusketez gain, beste hainbat jarduera ere egongo dira: azaroaren 24an, 18:30ean filateliari buruzko konferentzia; azaroaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara, oroitzapenezko posta marka, eta azaroaren 26an, 18:30ean, numismatikari buruzko hitzaldia. Kultur programa hori Armuru Elkarte Filateliko Numismatikoak antolatu du, eta Amurrioko Udalaren babesa du.

Ohorezko Zuzendaria izendatzea

Amurriko Filateliari eta Numismatikari buruzko Kultur Elkartearen zuzendari ohia, Javier María Fernández Yarritu, elkarte horretako ohorezko zuzendari izendatu dute. Azaroaren 21ean, 12:00etan, Fernándezi izendapen horren lekukoa emango diote La Casonako erakusketa-aretoan. Izendapen hori emateko erabakia zuzendaritza batzordearen ezohiko bilera batean hartu zen, azaroaren 2an. Bilera horretan azpimarratu egin zen “Armuru elkartearen zuzendari gisa 30 urte baino gehiagotan egindako lana eta dedikazioa eta, bereziki, elkartearen sorrera bultzatu zuen ideia ulertzea, barneratzea eta mantentzeko gai izatea eta bilduma filateliko numismatikoak egitearen zaletasuna zabaltzea. Horixe izan zen elkartea 1978an sortu zenean izan zuen helburua. Ildo horretan, ohorezko zuzendaria eskualde honetako bildumagintzaren motorra, sustatzailea eta katalizatzailea izan da. Izendapen honen bitartez, Javier María Fernándezek emandako urrats guztiak aitortu nahi ditugu; urrats batzuk isilak izan dira; beste batzuek, berriz, eragin handia izan dute amurrion”. Elkarte honek aipatu dituen lorpen nagusien artean, hauek aipa daitezke: FEBASOFI-ESEBAko kide bilakatzea, gero eta erakusketa interesgarriagoak antolatzea, haren zuzendaritzapean hainbat oroitzapenezko posta marka egitea eta Aiarako Bailaran bildumagintzari buruzko informazio hobea ematea.