Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko bekarako dokumentazioa aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 27ra arte

7 Maiatza 2019

Amurrioko Udalak emakumeen memoria berreskuratzeko bekarako dokumentazioa aurkezteko epea ireki du, Amurrioko emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko. Azterlanaren helburua, Amurrioko emakumeek historian zehar gizarteari egin dioten ekarpena ikusgai bilakatzea da.

3.000 euroko bekak sei hilabeteko iraupena izango du. Beka jaso nahi duten pertsonek titulazio hauetakoren bat izan beharko dute: lizentziatura, diplomatura edo gradu ertaineko LHko ikasketak.

Beka, Amurrioko Udaleko Berdintasun zinegotziak eta teknikariak, mugimendu feministaren ordezkari batek eta gai horretan aditua den Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batek osatutako epaimahaiak emango du. Horiek izango dira egitasmoak ebaluatu eta aukeratuko dituztenak. Hautagaitzak aurkezteko epealdia maiatzaren 27 bukatuko da.

Interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: curriculuma (ikasketak eta egindako azterlanak zehaztuz), eta ikerketa zein arlotan egingo den, lanaren justifikazioa, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikerketaren helburuak, metodologia, lanerako plana eta kronograma eta aurreikusitako emaitzak jasoko dituen txostena.

Oinarriak:

Bekaren Oinarriak.pdf