Amurrioko adinekoentzako foru egoitzan errehabilitazio zerbitzu berria jarri dute abian

14 Martxoa 2017

Adinekoentzako Amurrioko San Anton de Armuru egoitzak errehabilitazio zerbitzu berria eskaintzen die erabiltzaileei otsailaz geroztik. Horri esker, aurrerantzean ez dute Laudioko egoitzara aldian behin joan beharrik izango zainketa horiek jasotzera. Aiarako Kuadrillako egoitza zentro horretan adinekoentzako 40 toki daude.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak zentroa goitik behera eraberritzeko obrak egin zituen iaz, eta une hartan sortu zen egoitzako espazio bat egokitu eta bertan errehabilitazio zerbitzua jartzeko aukera. Obra horiei esker, hobekuntzak egin ziren geletan, komunetan, irisgarritasunean eta esparruaren segurtasunean, bai eta beste lan batzuk ere.Fisioterapeuta batek eta Laudioko adinekoen egoitzako errehabilitazio zerbitzuko laguntzaileak ematen dute arreta baliabide berri horretan.

residencia amurrio