Amurriok skate-pista eta Bañueta kaleko aparkaleku publikoa argiztatuko ditu

13 Azaroa 2017

Tokiko gobernu-batzarrak ontzat eman du Bañueta kaleko skate-park pistan argiak instalatzea. Bertoko auzotarrek eskatuta egingo da obra; izan ere, auzo-asanbladan udaleko arduradunei jakinarazi zitzaien eskakizuna eta, aldi berean, Amurriokoekin aurrekontu parte-hartzaileen proiektuan proposamen bezala jaso zen.

Gaur egun, argi naturaleko orduetan bakarrik erabiltzen da pista eta, hortaz, urte osoan erabil dadila, bertan argiak instalatzea egokitzat jo da. Jarduketa  hori biribiltzeko, skate-pistaren atzeko aparkaleku publikoa ere argiztatuko da, gauez argirik ez duelako.

Obra horretan bi argi-zutoin jarriko dira, hiru proiektore bana instalatzeko. Obraren aurrekontua 13.905,68 eurokoa da.

Bestetik, Refor-eko gimnasioan airea berritzeko sistema instalatzeko obrak egitea onetsi da. Obra horren aurrekontua 12.058,64 euroko da.