Amurriok radar mugikor bat erosi du herriko kale batzuetako abiadura kontrolatzeko.

15 Ekaina 2017

Amurriarrek herriko kale batzuetatik ibilgailuak abiadura handiz ibiltzen direla behin eta berriz eta etengabe adierazten dutenez, radar mugikor bat erosi du duela gutxi Amurrioko Udalak. “Gehiegizko abiadura kontrolatzearren, abiadura neurtzeko sistema hori disuasio-neurria dela uste dugu eta, nolabait, auzoen kexei erantzungo diela. Izan ere, azken hiru urteetan, herritarrek Alkinar, San Jose, Goikolarra, Bañuetaibar, Landako eta San Roke auzoetako asanbladetan adierazi dute kexa hori “, zehaztu du Josune Irabien udalburuak.

Orain abiadura neurtzeko sistema hori probatzen ari da eta ekainean hasiko omen da ibiltzen. Abiadura kontrolatzeko kanpainak ekainaren 26tik uztailaren 2ra iraungo du.

Radar  mugikor horren bidez, Eusko Jaurlaritzak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) eta Europar Batasunak trafikoa kontrolatzeko antolatzen dituzten kanpainekin bat egingo dute Amurrioko udaltzainek.

“Neurri horren helburua ez da dirua biltzea, zigortu eta abiadura  handiz ibiltzea burutik kentzea baizik, eta herritarren onerako izango da, hots, bildutako dirua herriko bideen segurtasuna hobetzeko –esaterako, seinaleak– erabiliko da”, azaldu du Josune Irabienek.

.

 radar