Amurriok nagusientzako kultur programazioari berrekingo dio Nagusi Etxean

7 Azaroa 2018

Amurrioko Udaleko Adinekoen Sailak, Nagusi Etxean egingo den kultur programazio zabalari ekingo dio urteko azken hilabeteetan. Programatu diren jardueren artean, Arabako Foru Aldundiarekin Hirugarren Adineko Ikasgelak egitarauan aurrera eramango den lankidetza azpimarratu behar da.

Programazio horren helburua pertsona nagusien partaidetza aktiboa sustatzea eta haien bizitza kalitateari eusten eta hobetzen laguntzea da, alderdi fisikoetan eta intelektualetan. Azaroko jarduerak azaroaren 8an hasiko dira, Hirugarren Adineko Ikasgelak egitarauaren barruan dagoen Alzheimerrari buruzko errezitaldiarekin.

PROGRAMAZIOA

Azaroa

Azaroak 8, Alzheimerrari buruzko errezitaldia. Errezitatzailea, Ángela Serna.18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 9 , “Las abuelas guerreras” antzerkia. 18:00etan Amurrio Antzokian.

Azaroak 15, “El cerebro abdominal, nuestro segundo cerebro” hitzaldia,  Fernando Gómez-Busto geriatraren eskutik. 18:30ean Nagusi Etxean.

Azaroak 17, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Azaroak 22, “La homeopatía y otras pseudociencias, por qué debemos tener cuidado” hitzaldia,  Mertxe de Renobales biologoaren eskutik. 18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 29, “Los derechos de las personas mayores. Respeto a las decisiones autónomas” hitzaldia,  Brígida Argoteren, Lakuako egoitzako zuzendariaren, eskutik. 18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 30, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Abendua

Abenduak 13, Rondalla Gasteizen kontzertua 18:00etan Antzokian.

Abenduak 14, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Abenduak 20, “Cuidar mi salud mental” hitzaldia. COCODOCeko Joana Díaz de Alda eta Elena García Ozores. 18:00etan Nagusi Etxean.

Abenduak 22, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara