Amurriok Minbiziaren Aurkako lehenengo Martxa antolatu du, Aurreraka emakume elkartearen eskutik

14 Iraila 2018

Amurriok Minbiziaren aurkako Martxa egingo du aurten lehen aldiz, datorren irailaren 23an, goizeko 11:00etan. Amurrioko Aurreraka Emakume elkarteak antolatu du izaera ludiko-kirolekoa duen proba, herritarrak gaixotasun horren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko xedez. Biltzen den dirua, Arabako Asociación Española Contra el Cáncer (AECC) izenekora bideratuko da oso-osorik.

Martxak 7 kilometroko ibilbidea izango du, Juan Urrutia plazatik abiatu eta Olako (Parke Linealaren hasiera) - San Roke – Abiaga – Refor ibilbidea egin ostean, abiapuntuan bertan amaituko da. Martxa amaitu ondoren, pintxo-pote solidarioa eta zunba klasea egongo dira Juan Urrutia plazan.

7 euro balioko duten inskripzioak Amurrioko Kultur Etxean (Landako kalea 8) egin daitezke, bertara joanda, edo online, amaurreraka@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, parte hartuko duen pertsonaren izena, abizenak eta NAN adieraziz eta izen ematearen ordainketa eginez ES28 3035 0089 18 0891098566 kontu zenbakian, kontzeptuan izena eta abizena adieraziz. Kamisetak irailaren 20an eta 21ean jaso ahal izango dira Kultur Etxean.

Martxa, Arabako AECC elkarteari lagundu nahi dioten guztientzat dago zabalik. Lehiaketakoak ez diren proba horiek hainbat herri eta hiritan egiten dira, eta minbizia duten pazienteei eta euren familiei eskaintzen zaien laguntza integrala, gaixotasun horren prebentzioa eta hautemate goiztiarra eta ikerketa bultzatu nahi dira.