Amurriok logotipo berria aurkeztu du

28 Urtarrila 2016

Porlanaren purutasuna eta naturaren kolore urdina eta berdea ere agertzen dira, herrian duela urteak finkatuta dagoen iraunkortasun kultura eta berezko nortasunarekin erabat lotuta daudelako, baita horretan lan egiten jarraitzeko konpromisoa ere.  Halaber, elementuen trazuak era irregularrean marraztu dira naturaltasuna zein espontaneotasuna azpimarratzeko.

Logotipo berri hori eta udalerriaren armarria elkarrekin egongo dira.  Hemendik aurrera diseinu berria dokumentu ofizial guztietan agertuko da, baita erakundea agertzen den euskarri berrietan ere. Gainera, dagoeneko daudenak moldatuko dira bai webgunean, www.amurrio.eus, bai emailetan etab. Era berean, Udalak Facebooken dituen hainbat profiletan, liburutegiko webgunean eta twitterren ere agertuko dira.

Diseinu hori DYNAPYMEk egin du 2.528,90 euroko aurrekontuarekin.

Diseinu berria lehenengoz bihar, ostirala, agertuko da asteko merkatuan jarriko den stand-ean.  Hiru binilo distiratsu izango ditu eta euskarri horretan itsatsita egongo dira.

 Apymca merkatarien elkartearen eskaintza aztertu ostean, Amurrioko Udalak stand bat jartzea erabaki zuen, izan ere, eskaintzan bertan egoteko aukera aipatzen zen.  Eskaintza horretan garaiko egunetara egokitzeko ardura, eta merkataritza berrikuntza zein lehiakortasun ildoan mantentzeko ekintzak egiteko beharra agerian utzi zen, baita dendak jartzeko eta biztanleentzako zein turistentzako eskaintza bereziak ere ikusgai egoteko.

Horregatik guztiagatik, Udalak, Amurrio bidean eta Apymcak stand bat sortzeko lehiaketa sortu zuten eta aurkeztutako proiektuen artean, “Ad Interior Desing” barne-diseinuko estudioaren “No Roots” proiektua izan zen irabazle.

Stand-a hiru moduluz osatuta dago, eta bakoitza moldakorra eta apartekoa denez, hiru espazio txiki (hiru metro karratukoak) izan ditzakezu edo espazio handiago eta osatuago bakar bat bederatzi metro karratukoa eta erraz muntatu eta desmuntatu daitekeena.

Bihar proiektua osatzen duten hamabost saltegiak bertan egongo dira eta txandaka aterako dira. Saltegiak honako hauek izango dira: zapata-denda eta kirol-denda bat.

Standaren kostua 4.526,03koa da, eta Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatutako laguntza bati esker % 80ko diru-laguntza eman ahal izan da; izan ere, laguntza hori Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasun estrategiak lortzeko diru-laguntza da.

“Ekimen honek herriko merkataritza sustatzeko Udalaren eta merkatari-elkartearen arteko elkarlan-konpromisoa bermatzen du”, aipatu du Estibaliz Sasiainek, Amurrio Bidean elkartearen lehendakariak.

 

 

Logotipo  Amurrio