Amurriok kalera aterako du udal-pianoa ekainaren 21ean, eta edozein pianistak jo ahal izango du aire zabalean Musikaren Astearen barruan egingo da ekintza

19 Ekaina 2017

Amurriok Musikaren Aste tradizionala ospatuko du ekainaren 19tik 29ra. Egitarau interesgarria osatu da askotariko kontzertuekin. Horrez gain, egitasmo berri bat egingo da: Amurrio Antzokiko udal-pianoa kalera aterako da, eta edozein pianistak jo ahal izango du aire zabalean eta bere trebetasuna erakutsi. Hitzordua ekainaren 21ean izango da, asteazkenean, Elexondo pasealekuan, 19:00etatik 21:30era.

XX. Musikaren Astea

Ekainaren 19a eta 20a (astelehena eta asteartea): 19:00etan Amurrio Antzokian, Udal Musika Eskolako instrumentu- eta abesbatza-taldeen ikasturte amaierako kontzertuak.

Ekainaren 21a, asteazkena: “Musikaren Nazioarteko Eguna” Udal-pianoa kalera aterako da Amurrioko Elexondo pasealekuan, 19:00etatik 21:30era. Ekintzaren helburua da pianistei kalean jotzeko aukera ematea.

Ekainaren 22a, osteguna: 19:00etan, “Zure Begientzako Musika” erakusketaren itxiera-kontzertua, La Casonan.

Ekainaren 23a, ostirala: 19:30ean, Santa María Eliza inguruan, Musika Eskolako Konboen kontzertua, San Juan jaia dela eta.

Ekainaren 24a, larunbata: 12:30ean, Amurrio Modern Band eta Eskolako Konboen kontzertua Aresketamendin, Udako Solstizioaren Jaia dela eta.

Ekainaren 26a, astelehena: 19:00etan, Aldai Street Banden kontzertua, Bidekon.

Ekainaren 29a, osteguna: 19:30ean, Eklektia Taldea eta Eskolako Konboaren kontzertuak Txokano tabernan.