AMURRIOK HOBETU EGINGO DITU UDALERRITAKO HAINBAT KALE ETA LANDA-BIDEETAKO ZORUA

29 Azaroa 2018
Amurrioko Udala aste honetan hasi da zorua hobetzeko lanak egiten hiriko hainbat kale eta landa-bidetan. Lanak aste honetan bertan amaituko dira.
Honako eremu hauetan hobetuko da zorua: Alkinar kalea; Mamitu kalea; Ugarteko biribilgunearen ingurua eta Lejarzoko biltegirako sarbidea; Letoberako sarbidea; Bideko 6 baserriaren eta Mendi 9ren arteko bidea, Ugarten (auzoko bilkuretan herritarrek egindako eskakizunei erantzuteko jarduketa); eta, azkenik, alemanen ikastetxerako sarbidea Zamora zubitik, Sagarribain.
Guztira, hobekuntzen zenbatekoa 87.314 eurokoa da.