Amurriok hautatu ditu udaleko aurrekontu parte-hartzaileentzako 20 proposamen finalistak.

19 Maiatza 2017

amuriokoekin

Amurriokoekin aurrekontu parte-hartzaileenpartaidetza-aurrekontuen proiektuak, prozesuaren helmugako zuzenari ekin dio: herri-bozketan parte hartuko duten 20 proposamenak hautatu dira. Proposamenak lehenesteko irizpideak aplikatu ondoren, hau da azken hautaketa, maiatzaren 11ko deialdian parte-hartzaileen iritziz udalerriarentzat onuragarrienak diren proiektuak:

20 Proposamen finalistak

1. Autobus geltokia tokiz aldatzea, elizaren biribilgunetik Araba kalera (komun publikoen ondoan, Antzokiaren aurrealdean). 116.303,00 €.

2. San José eta Goikolarra lotzen dituen errepidearen asfaltatua hobetu eta baranda jartzea. 68.000,00 €

3. Plazako egungo eskelen iragarki-taula kentzea eta horren ordez beirazko itxitura duen handiago bat jartzea. 1.028,50 €

4. Zabaleko eta Lucas Rey ikastetxeetarako jolastokiak eraikitzea eta AEKren eraikin zaharra eraistea. 169.500,00 €

5. Segurtasun-zorua jartzea San Joseko jolastokian (jauzilariaren inguruan). 2.556,00 €

6. Haurtxoentzako zabuak jartzea haurrentzako 3 parketan (Boriñaur, Abiagabarri eta Lucas Reyn), eta argiztapena hobetzea haurrentzako 5 parketan (gehien erabiltzen direnak). 37.900,00 €

7. Iturria jartzea Zabalibar kalean, San Rokerako norabidean (ibaiaren ondoan). 2.916,10 €

8. Oztopo arkitektonikoak kentzea Udal-Liburutegian. 73.957,20 €

9. Armurulanda plazako eskaileretan argiztapena hobetzea (Elexondo kaletik Lanbiderako sarreran). 5.325,00 €

10. Luminaria berriak jartzea Elexondo kaleko pasabide eta parkera konektatzen duen oinezkoentzako gunean, Argiztapen Planari jarraikiz. 44.226,00 €

11. Argiztapena hobetzea Etxebarriaur kalean (institutuaren kalea), Argiztapen Planari jarraikiz (23 luminaria ordezkatzea). 12.525,00 €

12. Argi-puntu berriak eta 5 kamera instalatzea Hiltegiaren inguruan. 23.600,00 €

13. Jarraibideen kartelak jartzea parkeetako gimnasia-aparatuetan. 6.000,00 €

14. Kultur Etxeko tailerretako taburete eta aulkien erdiak berriztatzea. 3.800, 00 €

15. Elexondo kalean, oinezkoen pasabideetan, argiztapena indartzea Argiztapen Planari jarraikiz. 25.500,00 €

16. Hirigunean (udal-pilotalekuan) armairu publikoen sistema ezartzea. 1.000,00 €

17. Amurrioko oztopo arkitektonikoak kentzea, Irisgarritasun Planari jarraikiz. 200.000 €

18. Liburutegirako liburu gehiago erostea. 22.000,00 €

19. Amurrioko argiztapen orokorra hobetzea, Argiztapen Planari jarraikiz. 200.000,00 €

20. Zebrabideetako luminariak ordezkatzea, Argiztapen Planari jarraikiz. 135.520,00 €

  Bozketak

Herri-bozketak proiektu irabazleak aukeratuko ditu. Amurriarren parte-hartzea erraztu eta faboratzearren, hauxe erabaki da: ekainaren 12tik 23ra bitarteko(egun biak barne) epean, 16 urteko edo hortik gorako  herritar orok, Amurrion erroldatuta badago, parte hartu ahal izango du prozesuan. Azpimarratu beharra dago, herritar bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango duela, eta bozkatzeko, bere datu pertsonalak eskatuko zaizkiola. Botoa balioduna izateko, txartelean hiru proposamen markatu beharko dira.

Bozkatzeko txartelak eta proposamen finalisten gaineko informazioa, herriko etxe guztietara bidaliko dira, ekainaren  hasieran. Era berean, bozkatzeko hautestontziak dauden udal-instalazioetan ere egongo dira eskuragarri txartelak.

 Bozkatzeko moduak:

  • Hautestontziak, Kultur Etxean, Bañueta Kiroldegian, Udaletxean eta udako igerilekuetan.
  • On-line: www.amurriokoEKIN.eus
  • San Anton inguruetan, ekainaren 16an eta 23an. 
  • Aurkezpen orokorreko saioan: ekainaren 12an, 18:00etan, Udaletxean.
  • Auzoetako batzarretan, bozketak dirauen bitartean egingo diren horietan