Amurriok eta Oionek bat egiten dute Gasteizekin Minbiziaren aurkako IV. Martxan

6 Iraila 2018

Minbiziaren aurkako martxan aurten berritasun ugarirekin egingo du bere IV.ekitaldia. Gasteizen zeharreko ohiko ibilbideari , urriaren 7an egingo denari eta parte hartzaileen kopurua 2.500 izatea espero denari, beste bi martxa elkartuko zaizkio Amurrioko eta Oingo udalerrietan. Aurreko edizioetan bezala, jolas eta kirol izaerako proba honekin Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Vital Fundazioak gaitz horren gain herritarrek kontzientzia hartzea eta sentsibilizatzea lortu nahi du. Biltzen den dirua kolektibo horri zuzenduko zaio oso-osorik.

Arabako AECCrekin lankide izan nahi duten pertsona guztientzat irekirik, lehiakorrak ez diren proba hauek erabateko babesa eskaini nahi die minbizia duten pertsonei eta euren familiei, gaitz horren prebentzio eta goiz detektatzeari eta ikerketari.

Berritasun modura, Gasteizko hitzordua baino lehen beste martxa bat egingo da Arabako Amurrio herrian, hau ere Arabako AECCren onurako. Aurreraka emakumeen elkarteak antolaturik, igandean egingo da, irailaren 23an, 7 kilometro izango dituen martxa. Irteera 11.00etan emango zaio Juan Urrutia plazatik, pintxo-pote solidarioa eta zumba Saioa egingo den leku beretik.

Izen-emateak, 7 eurotakoak, Amurrioko Kultur Etxean (Landako  kalean, 8an), aurrez aurre egin daiteke dagoeneko eta online amaurreraka@gmail.com helbidera email bat bidaliz, izena ematen duen pertsonaren izen-abizenak eta NAN adierazita eta izen ematearen ordainketa kontu zenbaki honetan eginez:  ES28 3035 0089 18 0891098566, kontzeptuan izena eta abizenak adieraziz. Elastikoak 20an eta 21ean jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan.