Amurriok erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzan oinarritutako kudeaketa-eredua defendatzen du bertako enpresa-arloetarako

12 Ekaina 2017

Amurrioko Udalak udalerrian ekologia industriala xede duen kudeaketa-eredu bat sustatzeko eta etorkizunean eredu hori ezartzeko oinarriak jarri ditu, Amurrio EKOiztu proiektuaren bitartez. Horren helburua da enpresei laguntzea etorkizunean baliabideak (ura, energia eta lehengaiak) modu eraginkorrean erabiltzen dituen ekonomia baterako trantsizioa egiten, bai eta karbono-isuriak murrizten ere, tokiko administrazioak garatzen dituen ingurumen-politikei jarraipena emateko.

Proiektu horren barruan, azken hilabeteetan lanean aritu dira arlo publikoaren eta pribatuaren arteko etorkizuneko lankidetza-esparrua zehazteko, tokiko enpresa-arloak elkarrekin kudeatzeko.

Lana profesional batek, kontratatutako ekokudeatzaile batek, egin du, eta kudeaketa-eredua lau oinarri hauen gainean eraikitzeko proposatzen du:

  • Bertako enpresarien eta jabeen elkarte baten sorrera sustatzea, enpresa-arloen kudeaketan elkarlanean aritzeko.
  • Udal Ekintza Plana egitea enpresa-arloetarako.
  • Baliabide ekonomikoak eta finantzaketa ematea.
  • Amurrioko Udala arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza‑formularen bermatzailea izatea, enpresa-arloak kudeatzeko, mantentzeko eta modernizatzeko.

“Eskuratutako datuak oinarri hartuta, eta egoera sakon aztertu ondoren, Amurrioko enpresa-arloetarako kudeaketa-eredu propioa garatu dugu. Epe laburrean, lehen jarduketa gisa, enpresa-komunitateko erakunde bat sortzen laguntzea eta hori ahalbidetzea da gure helburua. Gainera, hemendik legealdia bukatzen den arte, plan bat garatuko dugu industria-arloak modernizatzeko, finantzaketa publiko eta pribatua zehazteko eta Udalak testuinguru berri horretan izango duen rola definitzeko”, esan du Josune Irabien alkateak.

ayto