Amurriok diru-laguntzak eskatu dizkio Arabako Foru Aldundiari hiru enplegu-programetarako

11 Urria 2017

Amurrioko Udalak Arabako Foru Aldundiari laguntzak eskatzea onetsi du, duela gutxi, probintziako udalerri behartsuenetan enplegu-programak gauzatzeko.

Horiek horrela, Amurriok Udalak hiru programa egitea proposatzen du, lau langabe sei hilabetez kontratatzeko.

Hainbat programa dira diru-laguntzen xede, alde batetik, “Adinekoen bizi-kalitatea hobetzea” izenekoa, zeinaren eskutik, gutxienez Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Laguntzan edo Psikologian diplomatutako pertsona bat kontratatuko baita, herriko adinekoen egoeraren diagnostiko zehatza egin dezan, etxebizitzen segurtasuna aztertu, txirotasun energetikoaren kasuan antzeman eta medikazioaren kontrola hobetzeko ekimen pilotua taxutu eta martxan jartzeko.

Hori dinamizatzeko, lanaldi osorako tituludun bat kontratatzea proposatu da, Amurrioko nagusien txirotasun energetikoari, segurtasunari eta medikazioaren kontrolari buruzko ikerketa egin dezan.

Bestetik, “Udaleko ondarearen inbentarioa egin eta horren balioa azpimarratzea” izeneko proiektua gauzatuko da, udaleko eraikinen inbentarioa egiteko, horien erabilera arrazionalizatzeko abiapuntua izan dadin. Eskatuko den profesionalaren profila hau izango da: langabea, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa.

Eta azkeneko programak, “Refor: ekintzailetza dibertsifikaturako espazioak sortzen” izenekoak, lehengo txakolindegiaren espazioa  eta horren alboko ingurua –hezetasun eta narriadurez beterikoa– egokitu eta moldatzeko lanak proposatzen ditu. Horrela, garai bateko txakolindegiaren espazioa aldatzen hasi liteke, geroko nekazaritzako elikagaien mintegiaren oinarriak finkatzeko.

Programa horien kostua 100.000 eurotan balioztatu da eta diru-laguntzaren xede den ehunekoa, % 100ekoa da. Sei hilabetez kontratatuko dira esandako lau pertsona horiek.

 ayto