Amurriok beste aparkaleku bat dauka Larrabe auzoan

9 Otsaila 2018

Amurriok beste aparkaleku gune bat dauka Larrabe auzoan urtarrilaren amaieratik. 22 plaza, horietako bat egokitutakoa, auzokideen batzarretan biztanleek egindako eskariari erantzunez.

Obrak egiteko behar izan diren bi hilabeteetan, belar gune batean zoladura jarri da, aparkalekua eraiki ahal izateko. Horrez gain, aparkatzeko gune berrian argiztapena ere ezarri da, zutabeak eta led lanpara proiektagailuak instalatuz, eta baita euri-urak drainatzeko sistema ere. Lanek 46.975 euroko inbertsioa eskatu dute.